Itun Zaharra

Itun Berria

Deuteronomioa 23:1-8 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. «Ez du inork bere aitaren emazte batekin sexu-harremanik izango, aitaren eskubidea hautsiko bailuke.

2. «Barrabilak zanpaturik dituenak nahiz irenduak ez du esku hartuko Jaunaren batzarrean.

3. «Sasikumeak ez du esku hartuko Jaunaren batzarrean, ezta haren ondorengoek ere hamargarren belaunaldia arte.

4. «Amondarrek eta moabdarrek ez dute esku hartuko Jaunaren batzarrean, ezta haien ondorengoek ere sekula, ezta hamargarren belaunaldia igaro ondoren ere;

5. izan ere, Egiptotik irten eta honako bidean, ez zitzaizkizuen ogia eta ura eskaintzera atera; moabdarrek, gainera, Beor-en seme Balaam alokatu zuten eta Mesopotamiako Petor hiritik etorrarazi, zuek madarikatzeko.

6. Baina Jaunak zuen Jainkoak ez zion aditu nahi izan Balaami, eta haren madarikazioa bedeinkazio bihurtu zuen, maite zaituztelako.

7. Ez ibili inoiz ere zeuen bizitzan herri horiekin bakea eta adiskidetasuna lortu nahian.

8. «Baina ez mespretxatu edomdarrak, anaiak baitituzue; ezta egiptoarrak ere, etorkin izan baitzineten haien lurraldean;

Irakurri kapitulu osoa Deuteronomioa 23