Itun Zaharra

Itun Berria

Deuteronomioa 21:6-16 Elizen Arteko Biblia (EAB)

6. Ondoren, hilketa-tokitik hurbilen dagoen hiriko arduradun guztiek eskuak garbituko dituzte errekan eta lepo-hezurra hautsitako bigaiari gainean ezarriko,

7. esanez: “Gure eskuak ez du horren odolik isuri, ezta begiek ezer ikusi ere.

8. Barka, Jauna, askatu duzun zeure herri Israeli, eta ez utzi zeure herrian errugabeen hilketarik gertatzen”.«Eta hilketa ez zaie leporatuko.

9. Horrela, Jaunari atsegin zaiona eginez, hilketaren errua ezabatu egingo duzue zeuen artetik.

10. «Gerrara atera eta, Jaunak zeuen Jainkoak etsaiak eskura emanik, gatibuak egitean,

11. zuetako norbaitek haien arteko neska ederren bat ikusi eta, hartaz maitemindurik, emaztetzat hartu nahi badu,

12. eraman dezake etxera. Emakumea, ilea eta azkazalak moztu,

13. gatibu-soinekoa erantzi eta etxean geldituko da hilabete batez bere aita-amengatik negar egiten. Dolualdia igaro ondoren elkartuko zaio gizona, eta senar-emazte izango dira.

14. Geroago atsegin ez bazaio, libre joaten utziko dio; ez du salduko diru truke, ezta esklabo egingo ere, berea izatera behartu baitu.

15. «Eman dezagun gizon batek bi emazte dituela eta bata bestea baino maiteago duela, eta, batak zein besteak seme-alabak eman dizkion arren, gutxiago maite duenarena dela lehen-semea.

16. Semeen artean ondarea banatzean, ezin emango dio lehen-semetzaren eskubidea maiteago duen emaztearen semeari, gutxiago maite duen emaztearen semearen, benetako lehen-semearen, kaltetan.

Irakurri kapitulu osoa Deuteronomioa 21