Itun Zaharra

Itun Berria

Deuteronomioa 21:12-23 Elizen Arteko Biblia (EAB)

12. eraman dezake etxera. Emakumea, ilea eta azkazalak moztu,

13. gatibu-soinekoa erantzi eta etxean geldituko da hilabete batez bere aita-amengatik negar egiten. Dolualdia igaro ondoren elkartuko zaio gizona, eta senar-emazte izango dira.

14. Geroago atsegin ez bazaio, libre joaten utziko dio; ez du salduko diru truke, ezta esklabo egingo ere, berea izatera behartu baitu.

15. «Eman dezagun gizon batek bi emazte dituela eta bata bestea baino maiteago duela, eta, batak zein besteak seme-alabak eman dizkion arren, gutxiago maite duenarena dela lehen-semea.

16. Semeen artean ondarea banatzean, ezin emango dio lehen-semetzaren eskubidea maiteago duen emaztearen semeari, gutxiago maite duen emaztearen semearen, benetako lehen-semearen, kaltetan.

17. Aitzitik, gutxiago maite duen emaztearen semea aitortuko du lehen-seme eta, ondare guztitik, beste semeei dagokiena baino bi aldiz gehiago emango dio; seme hori izan da aitaren gizontasunaren lehen emaitza eta berari dagokio lehen-semetzaren eskubidea.

18. «Eman dezagun guraso batzuek seme zentzakaitza eta bihurria dutela, aita-amen esana egiten ez duena eta, zentzarazten saiatu arren, kasurik egiten ez diena;

19. gurasoek semea hartu eta herri-arduradunengana eramango dute auzitegira,

20. eta esango diete: “Gure seme hau zentzakaitza eta bihurria da, ez digu esana egiten; tripontzi eta mozkorra da!”

21. Orduan, hiritarrek harrika emango diote hil arte. Horrela ezabatuko duzue gaiztakeria zeuen artetik; horren berri jakitean, beldur izango dira israeldar guztiak.

22. «Heriotza-zigorra merezi duen bekatu batengatik norbait urkabean hiltzen baduzue,

23. gorpua ez da gauez bertan geldituko. Egun berean emango diozue lur, Jainkoaren madarikazioa erakartzen baitu zintzilikatuak, eta ez baituzue kutsatu behar Jaunak zeuen Jainkoak ondaretzat ematen dizuen lurraldea.

Irakurri kapitulu osoa Deuteronomioa 21