Itun Zaharra

Itun Berria

Deuteronomioa 2:13-26 Elizen Arteko Biblia (EAB)

13. Eta orain, abiatu eta igaro Zered erreka.«Hala egin genuen.

14. Kadex-Barneatik atera eta Zered erreka igaro arteko bidean hogeita hemezortzi urte eman genituen. Ordurako desagertua zen kanpalekutik, Jaunak zin egin zien bezala, gerra-gizonen belaunaldi hura guztia.

15. Jaunak berak jo zituen, kanpalekutik erabat desagerrarazi arte.

16. «Gudagizon haiek guztiak hil zirenean,

17. Jaunak esan zidan:

18. “Gaur bertan zeharkatuko duzue Moabeko muga Ar eskualderantz.

19. Amondarrekin topo egitean, ez eraso, ez hasi borrokan, ez baitizuet amondarren lurralderik emango; hauek ere Loten ondorengoak direnez, beraiei eman diet jabetzan lurralde hori”.

20. (Gehienek refatarren herrialdetzat zeukaten hau ere, lehenago refatarrak bizi izan baitziren bertan; baina amondarrek zanzumiar deitzen zieten.

21. Herri handi eta jendetsua zen, Anak erraldoiaren ondorengoak bezain altuera handikoa. Baina Jaunak suntsitu egin zituen, eta amondarrak, haiek lurraldetik bota ondoren, bertan jarri ziren bizitzen.

22. Beste horrenbeste egin zuen Jaunak Seirren bizi ziren Esauren ondorengoen alde: hortarrak suntsitu egin zituen, eta moabdarrak, haiek lurraldetik bota ondoren, bertan bizi dira gaurdaino.

23. Gauza bera gertatu zitzaien Gazarainoko hirietan bizi ziren abiarrei: Kretatik etorritakoek suntsitu egin zituzten eta beraien lurraldean jarri ziren bizitzen).

24. «Gero, Jaunak esan zidan: Abia zaitezte eta igaro Arnon erreka. Zuen esku jartzen ditut Sihon, Hexbongo errege amortarra, eta beronen lurraldea. Ekin borrokari eta hasi lurraldeaz jabetzen.

25. Gaurdanik zuenganako izua eta beldurra sartuko diet munduko herri guztiei: zuen berri jakitean, ikara larriak hartuko ditu.

26. «Kedemot basamortutik mezulariak bidali nizkion Hexbongo Sihon erregeari bakezko mezu honekin:

Irakurri kapitulu osoa Deuteronomioa 2