Itun Zaharra

Itun Berria

Deuteronomioa 18:13-22 Elizen Arteko Biblia (EAB)

13. «Izan guztiz zintzo Jaunarekin zeuen Jainkoarekin.

14. Beren lurraldetik botako dituzuen herriek igarle eta aztiei egiten diete kasu; zuei, ordea, ez dizue Jaunak zeuen Jainkoak horrelakorik lagatzen.

15. Jaunak zuen Jainkoak ni bezalako profeta sortuko du zuen artetik, herritarren artetik. Entzun berari!

16. Horixe da, Horeb mendian bildurik zeundetela Jaunari zeuen Jainkoari eskatu zeniotena: “Ez dugu Jaunaren geure Jainkoaren ahotsa berriro entzun nahi, ezta sute hori ikusi nahi ere, hil egingo baikara bestela”.

17. Orduan, Jaunak esan zidan: “Ongi deritzot herriak esandakoari.

18. Zu bezalako profeta sorraraziko dut herritarren artetik; neure hitzak ezarriko dizkiot ahoan eta nik agindurikoa esango die.

19. Profetak nire izenean adierazitako mezua onartuko ez duenari, neuk eskatuko dizkiot kontuak.

20. Baina nik agindu gabeko mezua nire izenean adierazten edota jainko arrotzen izenean hitz egiten ausartzen den profeta hil egingo dute”.

21. «Beharbada, galdegingo duzue: “Nola jakin profetak adierazitako mezua Jaunaren hitza den ala ez?”

22. Hona: profetak Jaunaren izenean adierazia betetzen ez bada eta iragarri duena gertatzen ez, seinalea Jaunaren hitza ez dela; harrokeriak eraginda hitz egin du profeta delako horrek. Ez izan, beraz, beraren beldur.

Irakurri kapitulu osoa Deuteronomioa 18