Itun Zaharra

Itun Berria

Deuteronomioa 16:6-15 Elizen Arteko Biblia (EAB)

6. baizik eta bizileku eta kultu-lekutzat aukeratuko duen tokian bakarrik eskainiko duzue. Ilunabarrean eskainiko duzue, eguzkia sartzean, ordu horretan irten baitzineten Egiptotik.

7. Jaunak zuen Jainkoak aukeratuko duen lekuan egosi eta jango duzue oparigaia, eta biharamun goizean etxera itzuliko zarete.

8. Sei egunez legamia gabeko ogia jango duzue; zazpigarren egunean, batzar sakratua izango duzue Jaunaren zeuen Jainkoaren ohorez eta ez duzue inolako lanik egingo.

9. «Zenbatu zazpi aste, garia ebakitzen hasten zareten egunetik.

10. Ondoren, Asteen Jaia ospatuko duzue Jaunaren zeuen Jainkoaren ohorez, borondatezko emaitzak eskainiz, Jaunaren bedeinkazioz izandako ondasunen arabera.

11. Festa egingo duzue Jaunaren zeuen Jainkoaren aurrean, bizileku eta kultu-lekutzat aukeratuko duen tokian, zeuen seme-alaba eta morroi-mirabeekin, zuekin hiri berean bizi den lebitarrarekin eta zeuen artean dituzuen etorkin, umezurtz eta alargunekin.

12. Izan gogoan zeuek ere esklabo izan zinetela Egipton, eta saiatu lege hauek betetzen.

13. «Garia jaso eta ardoa upeleratu ondoren, Etxola Jaia ospatuko duzue zazpi egunez.

14. Zeuen seme-alaba eta morroi-mirabeekin eta zuekin hiri berean bizi diren lebitar, etorkin, umezurtz eta alargunekin batera ospatuko duzue festa.

15. Zazpi egunez egingo duzue jai, Jaunak zuen Jainkoak beretzat aukeratuko duen lekuan, zeuen poza adieraziz, Jaunak zeuen Jainkoak uzta oparoak eman eta eginkizun guztietan bedeinkatuko zaituztelako.

Irakurri kapitulu osoa Deuteronomioa 16