Itun Zaharra

Itun Berria

Deuteronomioa 15:19-23 Elizen Arteko Biblia (EAB)

19. «Abere handi nahiz txikien lehen-kume arrak Jaunari zeuen Jainkoari sagaratuko dizkiozue; ez duzue lanean erabiliko zeuen behien lehen-kumerik, ezta ilerik moztuko ere ardien lehen-kumeari.

20. Jaunak zuen Jainkoak beretzat aukeratuko duen lekura eramango dituzue urtero, eta beraren aurrean jango etxekoekin.

21. Baina abereak akatsen bat badu —herrena nahiz itsua bada edo beste akatsen bat badu—, ez diozue Jaunari zeuen Jainkoari oparitzat eskainiko;

22. bizi zareten hirian bertan jango duzue; denek jan ahal izango dute, baita legez garbi ez dagoenak ere, ehizakia —gazela nahiz oreina— jan ohi den bezala.

23. Odola, ordea, ez duzue jango, lurrera isuriko baizik, ura bezala.

Irakurri kapitulu osoa Deuteronomioa 15