Itun Zaharra

Itun Berria

Deuteronomioa 13:16-19 Elizen Arteko Biblia (EAB)

16. zeharo suntsituko duzue hiria, barruan den guztiarekin: ezpataz garbituko dituzue jendea eta abereak,

17. eta harrapakin guztiak, plaza erdian bildurik, hiriarekin batera erreko dituzue Jaunaren zeuen Jainkoaren ohorez. Betiko hondamendi izango da eta ez dute sekula berreraikiko.

18. Ez gorde hiri horretako ezertxo ere, Jaunak bere haserrea baretu eta errukia azal diezazuen; orduan, gupidaturik, ugaldu egingo zaituzte, zuen arbasoei zin egin bezala;

19. eta hori, Jaunari zeuen Jainkoari obeditzeagatik, gaur ematen dizkizuedan aginduak bete eta berari ongi iruditzen zaiona egiteagatik.

Irakurri kapitulu osoa Deuteronomioa 13