Horiek Jaunaren zeuen Jainkoaren aurrean, berak aukeratuko duen lekuan jango dituzue, bai zeuek, bai zuen seme-alabek eta morroi-mirabeek, baita zuekin hiri berean bizi den lebitarrak ere. Festa ospatuko duzue Jaunaren zeuen Jainkoaren aurrean, zeuen lanaren emaitzengatik eskerrak emanez.