Itun Zaharra

Itun Berria

Deuteronomioa 10:19-22 Elizen Arteko Biblia (EAB)

19. Maita ezazue, bada, etorkina, zeuek ere etorkin izan baitzineten Egipton.

20. «Errespetatu Jauna zeuen Jainkoa eta zerbitza ezazue, bizi zaitezte berari atxikiak eta zin egin beraren izenean.

21. Bera da zuen Jainkoa eta bera duzue goretsiko, bera baita ikusi dituzuen gauza handi eta beldurgarriak egin dituena.

22. «Hirurogeita hamar lagun besterik ez ziren zuen arbasoak Egiptora iritsi zirenean; orain Jaunak zeuen Jainkoak zeruko izarrak bezain ugari egin zaituzte.

Irakurri kapitulu osoa Deuteronomioa 10