Itun Zaharra

Itun Berria

Deuteronomioa 10:1-6 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. «Orduan, Jaunak esan zidan: Ebaki lehengoak bezalako beste bi harlauza; egin zurezko kutxa ere, eta zatozkit mendira.

2. Hautsi zenituen harlauzetan idatziak zeuden hitz berberak idatziko ditut; gero, kutxan sartuko dituzu.

3. «Akazia-zurezko kutxa egin, lehengoak bezalako bi harlauza ebaki eta, harlauzak eskuetan nituela, mendira igo nintzen.

4. Aurreko txandan bezala, zuek mendi barrenean bildurik zeundetela Jaunak suaren erditik adierazi zizkizuen hamar aginduak idatzi zituen harlauza berrietan eta niri eman zizkidan.

5. Gero, menditik jaitsi eta kutxan sartu nituen, eta han gelditu ziren, Jaunak agindu bezala.

6. «Israeldarrak, Bene-Jaakango putzuetatik abiaturik, Moserara iritsi ziren. Han hil zen Aaron, eta bertan ehortzi zuten. Aaronen ordez, beraren seme Eleazar izan zen hurrengo apaiz.

Irakurri kapitulu osoa Deuteronomioa 10