Itun Zaharra

Itun Berria

Daniel 8:6-14 Elizen Arteko Biblia (EAB)

6. Ibai ondoan zutik ikusi nuen adar biko ahariagana hurbildu eta lasterka batean haren aurka joan zen bere indar guztiaz.

7. Ahariagana hurbiltzen ikusi nuen: ahariari eraso eta bi adarrak hautsi zizkion. Ahariak ez zuen indarrik akerrari kontra egiteko. Gero, lurrera bota eta hankazpian zapaldu zuen. Ez zen haren menpetik hura aterako zuenik.

8. Baina bere boterearen hoberenean zegoela, hautsi egin zitzaion adar handia eta haren tokian beste lau adar handi atera zitzaizkion ortziaren lau ertzetara begira.

9. «Haietako batetik beste adar txiki bat sortu zen; izugarri hazi zen hegoalderantz, ekialderantz eta Guztiz Ederra den Lurralderantz.

10. Zeruko izakietaraino ere heldu zen, eta haietako zenbait eta izar batzuk lurrera bota eta zapaldu egin zituen.

11. Zeruko izakien buruzagiaganaino ere heldu zen: egunero eskaintzen zitzaion oparia kendu eta haren santutegia profanatu zuen.

12. Lehen oparia eskaintzen zen tokian bere gudarostea kokatu zuen maltzurkeriaz. Egiazko kultua oinperatu zuen. Nahi zuen guztia egin eta ongi atera zen adarra bere egintza guztietan.

13. «Orduan, bi aingeru elkarri hitz egiten ikusi nituen. Batak besteari galdetu zion: “Noiz arte iraungo ote dute ikuskari honetan iragarritako gertakariek? Noiz arte egongo ote da bazterturik eguneroko oparia, noiz arte gaiztakeria izugarri hau, noiz arte santutegia profanatua eta zeruko izakiak hankapean?”

14. Beste aingeruak ihardetsi zion: “Bi mila eta hirurehun arratsalde eta goiz igaro beharko dira. Gero, santutegia berriro sagaratua izango da”.

Irakurri kapitulu osoa Daniel 8