Itun Zaharra

Itun Berria

Daniel 7:5-18 Elizen Arteko Biblia (EAB)

5. Bigarren piztiak hartza zirudien: erdi jaikita zegoen eta ahoan, hortz artean, hiru saihets-hezur zituen. Honela esan zioten: “Jaiki eta jan haragia ugari!”

6. Gero, begira nengoela, beste piztia bat ikusi nuen, lehoinabarraren antzekoa: bizkarraldean lau hego zituen eta lau buru, eta boterea eman zioten.

7. Nire gau-ikuskarietan laugarren piztia bat ikusi nuen: beldurgarria zen, izugarria eta guztiz indartsua; burdinazko hagin handiak zituen; dena irensten eta txikitzen zuen, jan gabe uzten zuena hankapean apurtzen zuelarik. Beste piztiak ez bezalakoa zen; hamar adar zituen.

8. «Adarrei begira nengoela, adar txikiago bat atera zitzaion beste adarren artean, eta hauetako hiru erauzi zizkion. Adar berri hark gizakiarenak bezalako begiak eta harrokeriaz hitz egiten zuen ahoa zituen.

9. «Begira nengoela, hona hemen zer ikusi nuen: Errege-aulki batzuk jarri zituzten eta gizon zahar bat jesarri zen.«Haren jantzia elurra bezain zuri,buruko ileak artilea bezain garbi!Haren aulkia eta gurpilaksugar kiskalgarri!

10. Suzko ibai batateratzen zen haren aurretik.Jendetza izugarria zuen zerbitzari,milaka eta milaka zeudenharen aurrean zutik.Auzia hasieta zabaldu ziren liburuak.

11. «Oraindik begira nengoen, adar txiki hark esaten zituen hitz harroengatik harriturik. Honetan, akabatu egin zuten laugarren piztitzarra; haren gorpua txikitu eta sutara bota zuten.

12. Beste piztiei agintea kendu zieten, baina bizirik utzi zituzten aldi baterako.

13. «Nire gau-ikuskarietan, gizaseme antzeko bat ikusi nuen zeruetako hodeietan etortzen. Gizon zaharrarengana hurbildu zenean, honi aurkeztu zioten.

14. Agintea, aintza eta erregetza eman zizkioten: herri, nazio eta hizkuntza guztietako jendeak zerbitzatzen zuen.«Haren aginteak beti iraungo du,ez du azkenik izango,haren erregetzaez da inoiz hondatuko.

15. «Ikara larrian nengoen ni, Daniel, neure barruan, ikusten ari nintzen guztiengatik.

16. Zutik zeuden haietako batengana hurbildu eta ikusi nuen guztiaren egiazko esanahia azaltzeko eskatu nion. Guztiaren argitasuna eman zidan hark:

17. Lau piztitzar horiek munduan sortuko diren lau erreinu dira.

18. Baina horien ondoren, Goi-goikoaren herri santuari emango zaio erreinua, eta harena izango da betiko.

Irakurri kapitulu osoa Daniel 7