Itun Zaharra

Itun Berria

Daniel 7:23-25 Elizen Arteko Biblia (EAB)

23. «Ondoren, honela hitz egin zidan: Laugarren piztia lur gainean izango den laugarren erreinua da, beste hirurak ez bezalakoa. Mundu osoa irentsiko du, hanka azpian hartuko eta txikituko.

24. Hamar adarrak, erreinu honetan izango diren hamar errege dira. Ondoren, beste bat etorriko da, aurrekoak ez bezalakoa, haietako hiru errege menderatu eta gero.

25. Goi-goikoaren aurka biraoka arituko da eta herri santua gaizki erabiliko du: jaiak eta legea aldatu nahi izango ditu. Hiru urte eta erdiz egongo da herri santua haren menpean.

Irakurri kapitulu osoa Daniel 7