Itun Zaharra

Itun Berria

Daniel 4:21-28 Elizen Arteko Biblia (EAB)

21. Errege jauna, hara esanahia, hara Goi-goikoak zuri buruz hartu duen erabakia:

22. Gizartetik botako zaituzte, basapiztien artean biziko zara, belarra jango duzu idiek bezala eta ortziko ihintzak bustiko zaitu. Zazpi urtez egongo zara horrela, Goi-goikoa giza erreinu guztien jabea dela eta berak nahi duena ezartzen duela errege aitortuko duzun arte.

23. Zuhaitzondoa eta erroak uzteko aginduak, berriz, hauxe esan nahi du: denen jabea zeruko Jainkoa dela aitortuko duzunean, errege izango zarela berriro.

24. Beraz, errege jauna, onar ezazu nire aholkua: Utzi zeure bekatuak zuzenbide eginez, uko egin gaiztakeriari, behartsuekin errukitsu izanez. Agian, luzaroan eta zoriontsu biziko zara.

25. Esandako guztia gertatu zitzaion Nabukodonosor erregeari.

26. Handik urtebetera, Babiloniako jauregian egurasten zebilela,

27. esan zuen erregeak:«Hona hemen Babilonia handia,erregeen bizileku izateko eraikia,nire botereareneta aintza paregabearenezaugarri!»

28. Hitz hauek esatearekin batera, mintzo hau entzun zen zerutik: «Nabukodonosor errege, entzun: Galdua duzu zeure erregetza!

Irakurri kapitulu osoa Daniel 4