Itun Zaharra

Itun Berria

Daniel 2:9-23 Elizen Arteko Biblia (EAB)

9. Ametsa argitzen ez badidazue, zori bera izango duzue guztiok. Bat etorri zarete niri hitz zuri eta gezurrezkoak esateko, egoera aldatu zain. Esadazue berehala zein izan den ametsa. Horrela jakingo dut ametsaren esanahia ere azaltzeko gai zareten ala ez.

10. Aztiek erantzun zioten:—Errege jauna, ez dago munduan gizonik eskatzen duzuna egin dezakeenik. Inongo erregek, handiena eta ahaltsuena izanik ere, ez dio inoiz antzeko gauzarik eskatu igarle edo azti bati.

11. Gehiegizkoa da eskatzen duzuna: ezin dizu inork erantzunik eman, jainkoek izan ezik; baina jainkoak ez dira gizonen artean bizi.

12. Orduan, erregea haserre gorritan jarri zen, eta Babiloniako jakitun guztiak hiltzeko agindu zuen.

13. Agindua aldarrikatu zelarik, Danielen eta honen lagunen bila ere joan ziren.

14. Ariok, erregearen guardiaburua, prest zegoen jakitunak hiltzen hasteko. Orduan, Danielek Ariokengana jo eta zentzuz hitz egin zion.

15. Erregeak hain epai gogorra zergatik eman zuen galdetzean, arrazoia azaldu zion Ariokek.

16. Daniel berehala joan zen erregeagana, eta denbora pixka bat emateko erregutu zion, ametsaren esanahia azaldu ahal izateko.

17. Gero, etxera itzuli eta gertatuaren berri eman zien bere lagun Hananias, Mixael eta Azariasi;

18. zeruko Jainkoari laguntza eskatzeko esan zien, misterioa argitu ahal izateko, Babiloniako beste jakitunekin batera hil ez zitzaten.

19. Gau hartan, ordea, ikuskari baten bidez misterioa argitu zion Jainkoak Danieli. Orduan, honela goretsi zuen Danielek Jainkoa:

20. «Bedeinkatua Jainkoa betikotasunean,bereak baititujakinduria eta ahalmena!

21. Berak aldatzen dituurtaroak eta garaiak;berak jartzen eta kentzen erregeak;berak ematen jakinduria jakintsueieta ezaguera burutsuei.

22. Berak azaltzen ditugauza sakon eta gordeak;berak ezagutzen ilunpetan dagoena,argiz inguratua baitago.

23. Eskerrak zuri, gorespen zuri,gure arbasoen aita,jakinduria eta ahalmenaeman baitizkidazu!Entzun duzu gure eskabideaeta ezagutarazi diguzuerregearen kezka».

Irakurri kapitulu osoa Daniel 2