Itun Zaharra

Itun Berria

Daniel 2:1-6 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Gau batez, bere erregealdiko bigarren urtean, amets egin zuen Nabukodonosorrek. Erabat urduri utzi zuen ametsak, eta ezin izan zuen loak hartu.

2. Orduan, azti, igarle eta astrologoei dei egin zien, ametsaren esanahia azal ziezaioten.

3. Erregeagana aurkeztu zirenean, honek esan zien:—Amets egin dut, eta oso urduri nago esanahia jakin nahiz.

4. Erantzun zioten aztiek erregeari:—Bizi zaitez luzaroan, errege jauna! Kontaguzu ametsa zeure zerbitzarioi eta azalduko dizugu esanahia.

5. Erregeak esan zien:—Erabaki hau hartu dut: ametsa eta beronen esanahia argitzen eta azaltzen ez badizkidazue, txiki-txiki egingo zaituztet eta zuen etxeak zabortegi bihurtuko.

6. Argitzen eta azaltzen badizkidazue, ordea, emaitzez, erregaluz eta ohorez beteko zaituztet. Azaldu, beraz, ametsa eta beronen esanahia.

Irakurri kapitulu osoa Daniel 2