Itun Zaharra

Itun Berria

Daniel 12:8-13 Elizen Arteko Biblia (EAB)

8. «Nik, Danielek, entzun nituen hitzok, baina ez nituen ulertu. Orduan, galdetu nion: Ene jauna, zein izango da gauza hauen azkena?

9. Eta hark erantzun: “Zoaz orain, Daniel! Mezu hau isilean gordea eta zigilatua egongo da azken garaia arte.

10. Asko izango dira probatuak, garbituak eta berrituak. Gaiztoek, ulertzeko gauza ez direnez, gaiztakeriak egiten jarraituko dute. Jakintsuek, ordea, dena ulertuko dute.

11. Eguneroko oparia kendu eta aldare gainean idolo higuingarria jarriko denetik mila berrehun eta laurogeita hamar egun igaroko dira.

12. Zorionekoa mila hirurehun eta hogeita hamabost egunez eroapenez itxaroten duena.

13. Eta zu, Daniel, izan leial azkena arte. Orduan hartuko duzu atseden, eta garaiaren azkenean altxatuko zara saria jasotzeko”».

Irakurri kapitulu osoa Daniel 12