Itun Zaharra

Itun Berria

Daniel 12:4-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

4. Eta zuk, Daniel, gorde isilpean mezu hau eta itxi zigiluz liburua azken garaia arte. Orduan, askok aztertuko dute eta beren jakinduria sakonduko”.

5. «Nik, Danielek, begiratu eta beste bi gizon ikusi nituen zutik ibaiaren alde banatan.

6. Haietako batek, ibaiko ur gainean zegoen ehunez jantzitako gizonari esan zion: “Noiz izango da gauza harrigarri hauen azkena?”

7. Ibaiko ur gainean zegoen ehunez jantzitako gizonak, bi eskuak jaso eta betikotasunean bizi den Jainkoaren izenean zin egin zuen: “Hiru urte eta erdi iraungo dute gauza hauek. Herri santuaren indar guztia erabat desegingo denean amaituko dira”.

8. «Nik, Danielek, entzun nituen hitzok, baina ez nituen ulertu. Orduan, galdetu nion: Ene jauna, zein izango da gauza hauen azkena?

9. Eta hark erantzun: “Zoaz orain, Daniel! Mezu hau isilean gordea eta zigilatua egongo da azken garaia arte.

Irakurri kapitulu osoa Daniel 12