Itun Zaharra

Itun Berria

Daniel 11:1-6 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. «“Neuk ere lagundu eta suspertu nuen bera, Dario mediarraren erregealdiko lehen urtean.

2. Eta orain, hona agertu behar dizudan egiazko mezua:«“Begira, hiru errege izango dira oraindik Pertsian. Eta horien ondoren, aurrekoak baino aberastasun gehiago izango duen laugarren bat. Bere aberastasunek nahiko indarra emango diotenean, inon direnak egingo ditu Greziako erregeari erasotzeko.

3. Baina errege ausart bat sortuko da Grezian. Erreinu txit handia jaso eta nahi duena egingo du.

4. Hala ere, bere nagusitza nahiko finkatua dukeenean, zatitua eta ortziko lau ertzetara sakabanatua izango da. Ez dute errege haren jatorrikoek beraren oinordekotza hartuko; beste jende batzuen artean banatuko dute, eta ez du lehengo indarrik izango.

5. «“Hegoaldeko erregea ahaltsua izango da; haren gudalburuetako bat indartsuago egingo da, ordea, eta aginte handiagoa izango du.

6. Urte batzuen buruan elkartasuna egingo dute: hegoaldeko erregearen alaba iparraldeko erregearekin ezkonduko da, bakezkoak egiteko. Baina asmo honek porrot egingo du. Izan ere, bizia galduko dute, bai berak, baita beraren senar, seme eta zerbitzariek ere.

Irakurri kapitulu osoa Daniel 11