Itun Zaharra

Itun Berria

Daniel 10:9-16 Elizen Arteko Biblia (EAB)

9. Haren hitz-hotsa entzutean, konorte gabe gelditu nintzen eta ahuspez lurrera erori.

10. «Orduan, esku batek ukitu eta dardaraz lauoinka jarri ninduen.

11. Honela esan zidan: “Daniel, bereziki maite zaitu Jainkoak! Adi ongi esango dizudana. Zuti zaitez, zuregana bidali bainaute!” Hitzok esan zizkidanean zutik jarri nintzen, ikaraz dar-dar.

12. Honela jarraitu zuen: “Ez beldurtu, Daniel! Gertatzen zena ulertu eta Jainkoaren aurrean apaltzeko gogoa izan zenuen egun beretik entzun du hark zure otoitza. Horregatik etorri natzaizu.

13. Baina Pertsia erreinuko aingeru zaindaria aurka jarri zait hogeita bat egunez, Mikael, aingeru nagusietako bat, laguntzera etorri zaidan arte. Horregatik, han egon beharra izan dut, Pertsiako erregeen ondoan.

14. Eta orain, zure herriari azken egunetan gertatuko zaiona azaltzera etorri natzaizu, egun horietarako baita ikuskaria”.

15. «Horrela hitz egin zidanean, burumakur eta hitzik gabe gelditu nintzen.

16. Baina gizon antzeko batek ezpainak ukitu zizkidan, eta berriro ere ahoa ireki eta hitz egin ahal izan nuen. Aurrean neukanari esan nion: “Nire jauna, zeharo larriturik nago ikuskari honengatik eta indarrik gabe gelditu naiz.

Irakurri kapitulu osoa Daniel 10