Itun Zaharra

Itun Berria

Daniel 10:1-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Pertsiako errege Ziroren hirugarren urtean, mezu bat bidali zion Jainkoak Danieli, Beltxatzar ere deituari; mezu fidagarria zen, baina zailtasun handiak iragartzen zituena. Ikuskari batean ulertu zuen Danielek horren esanahia.

2. «Aldi hartan, ni, Daniel, atsekabeturik egon nintzen hiru astez.

3. Ez nuen hartu janari goxorik, ez haragirik, ez ardorik, eta ez nuen erabili usain gozoko lurrinik ere, hiru asteak amaitu arte.

4. Lehenengo hilaren hogeita lauan, Tigris ibai handiaren ertzean nengoen.

5. Halako batean, gizon bat ikusi nuen, lihozko soinekoz eta urre hutsezko gerrikoz jantzia.

6. «Haren gorputzakharribitxia zirudien,aurpegiak tximistaren distira zuen;begiak suzko zuziakbezalakoak zituen,beso eta zangoakbrontze leundua bezain distiratsuak.Haren ahotsak jendetza handi batenzarata-hotsa zirudien.

7. «Ikuskaria neuk bakarrik ikusi nuen. Nirekin zeudenek ez zuten ezer ikusi; baizik eta, ikara handiak harturik, ihesi joan ziren eta ezkutatu.

8. Neu bakarrik gelditu nintzen aparteko ikuskari hari begira. Indar gabe gelditu nintzen, aurpegia zurbil.

9. Haren hitz-hotsa entzutean, konorte gabe gelditu nintzen eta ahuspez lurrera erori.

10. «Orduan, esku batek ukitu eta dardaraz lauoinka jarri ninduen.

Irakurri kapitulu osoa Daniel 10