Itun Zaharra

Itun Berria

Daniel 1:1-6 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Judako errege Joiakimen erregealdiko hirugarren urtean, Babiloniako errege Nabukodonosorrek setiatu egin zuen Jerusalem.

2. Jaunak honen eskuetara eman zituen Joiakim Judako erregea eta Jaunaren etxeko ontzi asko, eta Nabukodonosorrek Babiloniara eraman zituen, bere jainkoen jauretxeko altxortegian gordetzeko.

3. Gero, errege edo handikien familietako israeldar gazte batzuk aukeratzeko agindu zion jauregiko funtzionarioburu zen Axpenazi.

4. Akatsik gabeak izan behar zuten, itxura ederrekoak, jakinduriaz, adimenez eta zuhurtasunez beteak, erregearen jauregian zerbitzatzeko modukoak. Babiloniarren hizkera eta idazkera irakatsiko zizkieten.

5. Gainera, bere janari eta edari beretik emateko agindu zuen erregeak. Hiru urtez horrela hezi ondoren, erregearen zerbitzari izango ziren.

6. Aukeratuen artean, Judaren leinuko lau gazteok zeuden: Daniel, Hananias, Mixael eta Azarias.

Irakurri kapitulu osoa Daniel 1