Itun Zaharra

Itun Berria

Amos 9:5-15 Elizen Arteko Biblia (EAB)

5. Jainko Jaun ahalguztidunak lurra joeta lurrak dardara,bizilagun guztiek dolu;Egiptoko Nilo ibaiaren antzeralur guztia puztu eta hustu;

6. zeru-sabaia lurrean oinarritzen du,eta horren gainean eraikitzenbere jauregia;itsas urak bildueta lur gainera isurtzen ditu.Jauna du izena.

7. Honela dio Jaunak:«Israeldarrok, niretzat ez dago alderikzuen eta etiopiarren artean.Ez al nituen nik filistearrak Kretatiketa siriarrak Kir-tik atera,israeldarrak Egiptotik bezala?

8. Horra, Jainko Jaunaren begiakerresuma bekatari honenganjarriak daude:lur gainetik desagerraraziko dut;hala ere,ez ditut erabat desagerrarazikoJakoben ondorengoak.

9. Bai, alea bahean astinduohi den bezala,ale bat ere galdu gabe,halaxe astinaraziko dut Israel herria,nazio guztietan sakabanatuz.

10. Nire herriko bekatari guztiakezpataz hilko dira,“Bai zera, ez da hurbilduko,zorigaitzak ez gaitu joko!”esaten zutenak, alegia.

11. «Egun hartan,jasoko dut Daviden etxola eroria,horma pitzatuak beteko dizkioteta lurreratuak jasoko;antzinako eran berregingo dut.

12. Eta israeldarrakberriro jabetu ahal izango diraEdom lurraldetiketa nireak izan dirennazio guztietatikgeratzen denaz.Hala diot nik,hori guztia egingo duenJaun honek».

13. Honela dio Jaunak:«Badatoz egunak:hazia erein ordukouzta biltzeko garaia izango da,mahatsa zapaldu ordukoberriz biltzeko garaia izango da.Mendiek eta muinoekardoa isuriko dute.

14. Nire herri Israelen zoriaaldatuko dut:desegindako hiriak jasoko dituzteeta berorietan biziko dira,mahastiak jarriko dituzteeta berorien ardoa edango,baratzeak landatuko dituzteeta horietako fruituak jango.

15. Beren lurraldean landatuko ditut,eta nik eman lurretikez dituzte inoiz aterako».Zure Jainko Jaunak esan du.

Irakurri kapitulu osoa Amos 9