Itun Zaharra

Itun Berria

Amos 9:3-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

3. Karmel mendi gainean gorde arren,han ere aurkitueta harrapatuko ditut;nire bistatik itsas putzuan barrenagaldu arren,han ere itsas sugeak zizta ditzanegingo dut;

4. beren burua etsaien esku gatibuutzi arren,han ere ezpataz hilaraziko ditut.Begi-bistan izango ditut,ez onerako, bai kalterako».

5. Jainko Jaun ahalguztidunak lurra joeta lurrak dardara,bizilagun guztiek dolu;Egiptoko Nilo ibaiaren antzeralur guztia puztu eta hustu;

6. zeru-sabaia lurrean oinarritzen du,eta horren gainean eraikitzenbere jauregia;itsas urak bildueta lur gainera isurtzen ditu.Jauna du izena.

7. Honela dio Jaunak:«Israeldarrok, niretzat ez dago alderikzuen eta etiopiarren artean.Ez al nituen nik filistearrak Kretatiketa siriarrak Kir-tik atera,israeldarrak Egiptotik bezala?

8. Horra, Jainko Jaunaren begiakerresuma bekatari honenganjarriak daude:lur gainetik desagerraraziko dut;hala ere,ez ditut erabat desagerrarazikoJakoben ondorengoak.

9. Bai, alea bahean astinduohi den bezala,ale bat ere galdu gabe,halaxe astinaraziko dut Israel herria,nazio guztietan sakabanatuz.

Irakurri kapitulu osoa Amos 9