Itun Zaharra

Itun Berria

Amos 9:1-5 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Jauna ikusi nuen aldare ondoan, zioela:«Jo zutabeburuaketa atari osoa dardaratuko da;txikitu eta eroraraz itzazuguztien buruen gainera;gelditzen direnakezpataz garbituko ditut;ez du inork ihes egingo,ez da inor bizirik aterako.

2. Hildakoen Egoitzako barrunbeetansartu arren,handik ere aterako ditu nire eskuak;zeru-goietara igo arren,handik ere jaitsaraziko ditut;

3. Karmel mendi gainean gorde arren,han ere aurkitueta harrapatuko ditut;nire bistatik itsas putzuan barrenagaldu arren,han ere itsas sugeak zizta ditzanegingo dut;

4. beren burua etsaien esku gatibuutzi arren,han ere ezpataz hilaraziko ditut.Begi-bistan izango ditut,ez onerako, bai kalterako».

5. Jainko Jaun ahalguztidunak lurra joeta lurrak dardara,bizilagun guztiek dolu;Egiptoko Nilo ibaiaren antzeralur guztia puztu eta hustu;

Irakurri kapitulu osoa Amos 9