Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9

Itun Zaharra

Itun Berria

Amos 8 Elizen Arteko Biblia (EAB)

Laugarren ikuskaria: fruitu-saskia

1. Beste hau ere erakutsi zidan Jainko Jaunak: saskia bete fruitu heldu.

2. —Zer ikusten duzu, Amos? —galdetu zidan.—Saskia bete fruitu heldu —erantzun nion.Jaunak esan zidan:—Bai, heldua da amaiera nire herri Israelentzat. Ez dut gehiago ez ikusiarenik egingo.

3. Honela dio Jaunak:«Egun hartan,jauregiko kantuakintziri bihurtuko dira,hilotzak izango dira nonahi,eta isilean kanporajaurtiko dituzte».

Badator zigor-eguna

4. Entzun hau, zuek,behartsuak zapaldueta jende errukarriahondatzen duzuenok.

5. Zeuen baitan diozue:«Noiz amaitu behar ote duilberri-jaiak, laborea saltzeko?Noiz larunbatak,garia salmentan ateratzeko?Neurria txikiagotueta prezioak handituko ditugu,okerreko pisuak erabiliz.

6. Gari-hautsa bera eresaldu egingo dugu.Jende xehea dirutan erosiko dugu,eta behartsuakoinetako pare baten truke».

7. Jakoben ondorengoenohorea den Jaunak zin dagi,ez dituela ahaztukoberorien egintza gaiztoak.

8. Horrekin guztiarekin,lurra bera ereez ote da dardaratuko?Bizilagunekez ote dute dolurik egingo?Lur osoaNilo ibaia bezala haziko da,Egiptoko ibaiaren antzerapuztu eta hustuko da.

9. Honela dio Jaunak:«Egun hartan,eguerdi beteansarraraziko dut eguzkia,eta egun-argitan ilunduko dut lurra.

10. Zuen jaiak dolu bihurtuko ditut,zuen abestiak negar-kantu;dolu-jantziz estaliko zaituztet,eta zuen buruak soilduko ditut.Seme bakarraren heriotzakoanbezain gogorraegingo dut zuen samina.Honen guztiaren amaierabenetan garratza izango da».

11. Honela dio Jainko Jaunak:«Hara, badatoz egunak:lurrera gosea bidaliko dut;ez ogi-gosea, eta ez ur-egarria,Jaunaren hitza entzutekogose-egarria baizik.

12. Noraezean ibiliko dira,itsasoz itsaso,iparraldetik eguzkialdera,Jaunaren hitzaren bila,baina ez dute aurkituko.

13. Egun hartan,neska gazte politaketa mutil bikainak ereahuleziak joko dituegarriaren egarriz.

14. Samariako sasijainkoen izeneanzin egiten dutenak,“Gora zure jainkoa, Dan!Gora Beer-Xebako ahaltsua!”esanez,erori egingo dira,berriro ez jaikitzeko».