Itun Zaharra

Itun Berria

Amos 7:1-8 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Hona zer erakutsi zidan Jainko Jaunak: bibelarra, errege-abereei dagokien lehen belarraren ostekoa, hazten ari zela, matxinsaltoak sortu zituen berak.

2. Matxinsaltoek lurraldeko belar guztia garbitu zutenean, esan nuen:—Ene Jainko Jauna, barkatu, arren! Nola eutsiko dio, bada, Israel herriak bere biziari, hain txikia izanik?

3. Errukitu zen Jauna, eta esan zuen:—Ez da horrelakorik gertatuko!

4. Beste hau ere erakutsi zidan Jainko Jaunak: bere herria suaz zigortzera zetorren bera, eta suak lurpeko itsaso handia eta Israel, Jainkoaren ondarea, irentsi behar zituen.

5. Nik esan nuen:—Ene Jainko Jauna, zaude geldi! Nola eutsiko dio, bada, Israel herriak bere biziari, hain txikia izanik?

6. Errukitu zen Jainko Jauna, eta esan zuen:—Hau ere ez da gertatuko!

7. Beste hau ere erakutsi zidan Jaunak: horma baten ondoan zegoen bera, eskuan berun-haria zuela.

8. Jaunak galdetu zidan:—Zer ikusten duzu, Amos?—Berun-haria —erantzun nion.Eta Jaunak:—Horra, berun-hari honetaz, neure herria zuzen ote dabilen ikusi nahi dut. Ez baitut gehiago ez ikusiarenik egingo.

Irakurri kapitulu osoa Amos 7