Itun Zaharra

Itun Berria

Amos 6:9-12 Elizen Arteko Biblia (EAB)

9. Demagun etxe batean hamar lagun gelditzen direla: hamarrak hilko dira.

10. Honela galdetuko dio ahaideak etxe barrunbean dagoenari, gorpuak erretzen dituenarekin hilotzak etxetik ateratzera datorrenean: «Ba al da besterik zurekin?»Eta hark erantzungo: «Ez». Eta erantsiko: «Ixo! Ez da Jaunaren izena aipatzeko momentua!»

11. Jaunak agindu eta etxe handia nahiz txikia behera datoz, hondakin bihurtuz.

12. Egin ote lezakete lauoinkahaitzetan zaldiek?Golda ote lezakete itsasoa idiek?Zuek, ordea, zuzenbidea pozoibihurtu duzue, justizia samindura.

Irakurri kapitulu osoa Amos 6