Itun Zaharra

Itun Berria

Amos 6:6-14 Elizen Arteko Biblia (EAB)

6. ardoa kopa handitan edaten duzue,olio usaintsu onenezigurzten zarete.Eta ez zaizue axolaIsrael herriaren hondamendia!

7. Horregatik, bada,zuek izango zaretelehenengo erbesteratuak,eta hor amaituko dirazuen jan-edan eta nasaikeriak.

8. Honela dioJainko Jaun ahalguztidunak,bere biziarengatik zin eginez:«Gaitzesten dutJakoben ondorengoen harrokeriaeta haien jauregiakgorrotatzen ditut:etsaiaren esku utziko dutosorik hiriburua».

9. Demagun etxe batean hamar lagun gelditzen direla: hamarrak hilko dira.

10. Honela galdetuko dio ahaideak etxe barrunbean dagoenari, gorpuak erretzen dituenarekin hilotzak etxetik ateratzera datorrenean: «Ba al da besterik zurekin?»Eta hark erantzungo: «Ez». Eta erantsiko: «Ixo! Ez da Jaunaren izena aipatzeko momentua!»

11. Jaunak agindu eta etxe handia nahiz txikia behera datoz, hondakin bihurtuz.

12. Egin ote lezakete lauoinkahaitzetan zaldiek?Golda ote lezakete itsasoa idiek?Zuek, ordea, zuzenbidea pozoibihurtu duzue, justizia samindura.

13. Lo-Dabar-ez jabetu zaretela eta,pozik zaudete.Honela diozue:«Ez dugu, bada,geure indar handiazeskuratu Karnaim?»

14. Hona, bada, Israel herri,zer dioenJainko Jaun ahalguztidunak:«Nik altxaraziko dutherri bat zure aurka,eta honek zapalduko zaitu,hasi goiko Hamat ertzetiketa beheko Araba errekaraino».

Irakurri kapitulu osoa Amos 6