Itun Zaharra

Itun Berria

Amos 6:3-8 Elizen Arteko Biblia (EAB)

3. Zorigaitzaren eguna uxatu nahi,eta indarkeriaren nagusigoadakarzue.

4. Ohe dotore eta goxotanluze etzaten zarete,artaldeko bildotseta ukuiluko txahal onenakjaten dituzue.

5. Harparen soinurakantuan egiten duzue,doinu berriak asmatuz,David zaretelakoan;

6. ardoa kopa handitan edaten duzue,olio usaintsu onenezigurzten zarete.Eta ez zaizue axolaIsrael herriaren hondamendia!

7. Horregatik, bada,zuek izango zaretelehenengo erbesteratuak,eta hor amaituko dirazuen jan-edan eta nasaikeriak.

8. Honela dioJainko Jaun ahalguztidunak,bere biziarengatik zin eginez:«Gaitzesten dutJakoben ondorengoen harrokeriaeta haien jauregiakgorrotatzen ditut:etsaiaren esku utziko dutosorik hiriburua».

Irakurri kapitulu osoa Amos 6