Itun Zaharra

Itun Berria

Amos 6:1-7 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Ai zuek,uste osoa Sionen duzuenok,eta Samarian lasai bizi zaretenok!Ai zuek,nazio artean buru omen denIsraelgo handikiok,norengana baitatozisraeldar guztiak!

2. Zoazte Kalne hirira eta begira,hurbil zaitezte handikHamat handira,eta jaitsi hortik Filisteako Gat-era.Erresuma horiek baino hobeaote da zuena?Zuen lurraldeahoriena baino zabalagoa ote?

3. Zorigaitzaren eguna uxatu nahi,eta indarkeriaren nagusigoadakarzue.

4. Ohe dotore eta goxotanluze etzaten zarete,artaldeko bildotseta ukuiluko txahal onenakjaten dituzue.

5. Harparen soinurakantuan egiten duzue,doinu berriak asmatuz,David zaretelakoan;

6. ardoa kopa handitan edaten duzue,olio usaintsu onenezigurzten zarete.Eta ez zaizue axolaIsrael herriaren hondamendia!

7. Horregatik, bada,zuek izango zaretelehenengo erbesteratuak,eta hor amaituko dirazuen jan-edan eta nasaikeriak.

Irakurri kapitulu osoa Amos 6