Itun Zaharra

Itun Berria

Amos 5:4-20 Elizen Arteko Biblia (EAB)

4. Honela diotso JaunakIsrael herriari:«Etorri nire bila, bizi zaitezten.

5. Baina ez ibili nire bila Betelen,ez joan Gilgalera,ez jo Beer-Xebarantz;Gilgal erbestean galduko baita,Betel ezereztu».

6. Ibili Jaunaren bila, bizi zaitezten.Bestela, Joseren ondorengoengainera oldartuko da,itzali ezineko suzirentsiko du Betel.

7. Ai! Justizia samindurabihurtzen dute,eta zuzenbideahankapean erabiltzen.

8. Jainkoa daizar-multzoak sortu dituena,iluna egunsentieta eguna gau beltzbihurtzen duena;itsas urak biltzeneta lur gainera isurtzen dituena.Jauna du izena.

9. Berak xehatzen du indartsua,berak hondatzen gotorlekuak.

10. Auzitegietan salatzen zaituztenagorrotatzen duzue,eta egia dioena gaitzesten.

11. Jende xehea larrutzen duzue,gari-zerga ordaintzera behartuz.Harlanduzko etxeak egin dituzue,baina ez zarete berorietan biziko;mahasti bikainak landatu,baina ez duzueberorien ardorik edango.

12. Ondo ezaguna dutzuen errebeldien neurrigabeaeta zuen bekatuen astuna:errugabea estutu duzue,eskupekoa jaso,auzitegian behartsueneskubidea baztertu.

13. Hori dela eta,zuhurrak nahiago du isildugaiztoaldi honetan.

14. Bilatu ongia, ez gaizkia,bizi zaitezten.Orduan bai, zuekin izango da Jauna,Jainko ahalguztiduna,berak esan bezala.

15. Gorrota ezazue gaizkia,maita ongia,egin zuzentasuna auzitegietan,ea Jainko Jaun ahalguztidunaJoseren azken ondorengoekingupidatzen den.

16. Honela dioJainko Jaun ahalguztidunak:«Plaza guztietandoluminak izango dira,kale guztietan negar-zotinak.Nekazariak deituko dituztedolurako,erostariak hileta-negarrerako;

17. mahasti guztietandoluminak izango dira,ni zu zigortzera etortzean».Jaunak esan du.

18. Ai Jaunaren egunarenirrikatan zaudetenok!Zer izango dela uste duzue zuentzatJaunaren egun hori?Egun beltza izango duzue,eta ez egun argia.

19. Egun horretan,lehoiarengandik ihesi ibili etahartzarekin tupust egiten duengizonaren antzeko izango zarete,edota, etxean sartu etahorman eskua ipini orduko,sugeak zizta egitendionaren antzeko.

20. Bai, Jaunaren egunaegun beltza izango da,eta ez egun argia,argi-izpirik gabeko ilun beltza!

Irakurri kapitulu osoa Amos 5