19. Egun horretan,lehoiarengandik ihesi ibili etahartzarekin tupust egiten duengizonaren antzeko izango zarete,edota, etxean sartu etahorman eskua ipini orduko,sugeak zizta egitendionaren antzeko.
20. Bai, Jaunaren egunaegun beltza izango da,eta ez egun argia,argi-izpirik gabeko ilun beltza!
21. Honela dio Jaunak:«Gorroto eta higuin ditutzuen jaiak,ez ditut atseginzuen kultu-batzarrak.
22. Aldare gaineraekartzen dizkidazuenerre-opari eta labore-opariakez ditut atsegin,zekor gizenen elkartasun-oparieibizkarra ematen diet.
23. Kendu nire ondotikzuen kantuen zarata-hotsa,zuen zitara-soinurikez dut entzun nahi.
24. Datorrela, bai, zuzenbideaura bezala,datorrela justizia,beti darion erreka bezala.
25. «Israel herri, basamortuan berrogei urtez ez zenidan sakrifiziorik, ez labore-oparirik egin.
26. Baina orain, Sikut zuen jainko-erregearen eta Kiion zuen jainko-izarraren irudiak egin dituzuenez,
27. zeuekin eramango dituzue, Damaskotik harantz atzerrira bidaliko zaituztedanean».Jainko Jaun ahalguztiduna,hori du izena.