Itun Zaharra

Itun Berria

Amos 5:19-25 Elizen Arteko Biblia (EAB)

19. Egun horretan,lehoiarengandik ihesi ibili etahartzarekin tupust egiten duengizonaren antzeko izango zarete,edota, etxean sartu etahorman eskua ipini orduko,sugeak zizta egitendionaren antzeko.

20. Bai, Jaunaren egunaegun beltza izango da,eta ez egun argia,argi-izpirik gabeko ilun beltza!

21. Honela dio Jaunak:«Gorroto eta higuin ditutzuen jaiak,ez ditut atseginzuen kultu-batzarrak.

22. Aldare gaineraekartzen dizkidazuenerre-opari eta labore-opariakez ditut atsegin,zekor gizenen elkartasun-oparieibizkarra ematen diet.

23. Kendu nire ondotikzuen kantuen zarata-hotsa,zuen zitara-soinurikez dut entzun nahi.

24. Datorrela, bai, zuzenbideaura bezala,datorrela justizia,beti darion erreka bezala.

25. «Israel herri, basamortuan berrogei urtez ez zenidan sakrifiziorik, ez labore-oparirik egin.

Irakurri kapitulu osoa Amos 5