Itun Zaharra

Itun Berria

Amos 2:7-12 Elizen Arteko Biblia (EAB)

7. jende xehealurreko hautsaren kontrazapaltzen dute,eta jende errukarriaren eskubideabaztertzen.Aita-semeakneska bat berarekin dabiltza,nire izen santua laidotuz.

8. Behartsuei bahitutakosoineko gaineanetzaten dira edozein kultu-lekutan,eta bidegabekeriaz bildutakoardoa edaten duteberen Jainkoaren etxean.

9. Alabaina,ene herri hori,zuri bidea zabaltzekonik suntsitu nuen amortarra,zedroa bezain tantaieta artea bezain sendo zena;bota nizkion fruituak gainetik,eta atera sustraiak azpitik.

10. Nik igoarazi zintuztedanEgiptotik, eta basamortuan zeharberrogei urtez gidatu,amortarren lurraldeazjabe zintezten.

11. Profetak sorrarazi nituenzuen seme-alaben artetik,eta nazireuak zuen gazteen artetik.Ez al da hala, israeldarrok?Nik, Jaunak, galdegiten dizuet.

12. Baina zuek nazireueiardoa edanarazi diezue,eta profeteinire mezua ez zabaltzeko agindu.

Irakurri kapitulu osoa Amos 2