Itun Zaharra

Itun Berria

Amos 2:1-6 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Honela dio Jaunak:«Moab herriakgaiztakeriarik asko egin du,zein baino zein handiago.Eta beraz, zigortu egingo dut!Edomgo erregearen hezurrakprofanatu baitzituzten,erraustu eta kare bihurtu;

2. horregatik, su emango diotMoab lurraldeari,eta Keriot hiriko jauregiakirentsi egingo ditu;guda-garrasieta adar-hots arteanhilko dira moabdarrak;

3. berauen mugetatikkendu egingo dut agintaria,eta buruzagi guztiakharekin batera hilko».Jaunak esan du.

4. Honela dio Jaunak:«Juda herriakgaiztakeriarik asko egin du,zein baino zein handiago.Eta beraz, zigortu egingo dut!Jaunak irakatsia gutxietsi baitute,eta haren aginduak bete ez;gurasoen sineskeria berberekdesbideratu dituzte judatarrak;

5. horregatik, su emango diotJuda lurraldeari,eta Jerusalemgo jauregiakirentsi egingo ditu».

6. Honela dio Jaunak:«Israel herriakgaiztakeriarik asko egin du,zein baino zein handiago.Eta beraz, zigortu egingo dut!Gizon zuzenadirutan saltzen baituteeta behartsuaoinetako pare baten truke;

Irakurri kapitulu osoa Amos 2