Itun Zaharra

Itun Berria

Amos 1:4-13 Elizen Arteko Biblia (EAB)

4. horregatik, su emango diotHazael errege-etxeari,eta suak irentsiko dituBen-Hadaden jauregiak.

5. Zatitu egingo ditutDamaskoko hiri-morroiloak,kendu Bikeat-Abendikburuzagia,kendu Bet-Edendikaginte-makila duena,eta Siriako herria Kir-eraerbesteratua izango da».Jaunak esan du.

6. Honela dio Jaunak:«Gaza herriakgaiztakeriarik asko egin du,zein baino zein handiago.Eta beraz, zigortu egingo dut!Herri osoak erbesteratu baititu,edomdarren esku uzteko;

7. horregatik, su emango dietGazako harresiei,eta bertako jauregiakirentsi egingo ditu.

8. Axdod hiritikkendu egingo dut buruzagia,Axkelondik aginte-makila duena;Ekron hiriaren aurkajasoko dut eskua,eta gainerako filistear apurrakgaldu egingo dira».Jainko Jaunak esan du.

9. Honela dio Jaunak:«Tiro herriakgaiztakeriarik asko egin du,zein baino zein handiago.Eta beraz, zigortu egingo dut!Jendetzak eman baitizkie gatibuedomdarrei,anaiarteko itun-hitzari eutsi gabe;

10. horregatik, su emango dietTiroko harresiei,eta bertako jauregiakirentsi egingo ditu».

11. Honela dio Jaunak:«Edom herriakgaiztakeriarik asko egin du,zein baino zein handiago.Eta beraz, zigortu egingo dut!Ezpataz aurrean erabili baititubere anaia israeldarrak,errukia itoz;gogor eutsi dio suminari,eten gabe gorrotoari;

12. horregatik, su emango diotTeman hiriari,eta Botzra hiriko jauregiakirentsi egingo ditu».

13. Honela dio Jaunak:«Amondarrekgaiztakeriarik asko egin dute,zein baino zein handiago.Eta beraz, zigortu egingo ditut!Galaadeko emakume haurduneisabela urratu baitzieten,beren lurraldeazabaldu ahal izateko;

Irakurri kapitulu osoa Amos 1