3. Honela dio Jaunak:«Damasko herriakgaiztakeriarik asko egin du,zein baino zein handiago.Eta beraz, zigortu egingo dut!Galaad erabat txikitu baitute,burdin arez bezala;
4. horregatik, su emango diotHazael errege-etxeari,eta suak irentsiko dituBen-Hadaden jauregiak.
5. Zatitu egingo ditutDamaskoko hiri-morroiloak,kendu Bikeat-Abendikburuzagia,kendu Bet-Edendikaginte-makila duena,eta Siriako herria Kir-eraerbesteratua izango da».Jaunak esan du.
6. Honela dio Jaunak:«Gaza herriakgaiztakeriarik asko egin du,zein baino zein handiago.Eta beraz, zigortu egingo dut!Herri osoak erbesteratu baititu,edomdarren esku uzteko;
7. horregatik, su emango dietGazako harresiei,eta bertako jauregiakirentsi egingo ditu.
8. Axdod hiritikkendu egingo dut buruzagia,Axkelondik aginte-makila duena;Ekron hiriaren aurkajasoko dut eskua,eta gainerako filistear apurrakgaldu egingo dira».Jainko Jaunak esan du.
9. Honela dio Jaunak:«Tiro herriakgaiztakeriarik asko egin du,zein baino zein handiago.Eta beraz, zigortu egingo dut!Jendetzak eman baitizkie gatibuedomdarrei,anaiarteko itun-hitzari eutsi gabe;
10. horregatik, su emango dietTiroko harresiei,eta bertako jauregiakirentsi egingo ditu».