Itun Zaharra

Itun Berria

Amos 1:2-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

2. Hau zioen Amosek:Orro dagi Jaunak Siondik,deiadar Jerusalemdik;larreak galduak dira,Karmel gaina lehortua.

3. Honela dio Jaunak:«Damasko herriakgaiztakeriarik asko egin du,zein baino zein handiago.Eta beraz, zigortu egingo dut!Galaad erabat txikitu baitute,burdin arez bezala;

4. horregatik, su emango diotHazael errege-etxeari,eta suak irentsiko dituBen-Hadaden jauregiak.

5. Zatitu egingo ditutDamaskoko hiri-morroiloak,kendu Bikeat-Abendikburuzagia,kendu Bet-Edendikaginte-makila duena,eta Siriako herria Kir-eraerbesteratua izango da».Jaunak esan du.

6. Honela dio Jaunak:«Gaza herriakgaiztakeriarik asko egin du,zein baino zein handiago.Eta beraz, zigortu egingo dut!Herri osoak erbesteratu baititu,edomdarren esku uzteko;

7. horregatik, su emango dietGazako harresiei,eta bertako jauregiakirentsi egingo ditu.

8. Axdod hiritikkendu egingo dut buruzagia,Axkelondik aginte-makila duena;Ekron hiriaren aurkajasoko dut eskua,eta gainerako filistear apurrakgaldu egingo dira».Jainko Jaunak esan du.

9. Honela dio Jaunak:«Tiro herriakgaiztakeriarik asko egin du,zein baino zein handiago.Eta beraz, zigortu egingo dut!Jendetzak eman baitizkie gatibuedomdarrei,anaiarteko itun-hitzari eutsi gabe;

Irakurri kapitulu osoa Amos 1