Itun Zaharra

Itun Berria

Amos 1:1-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Hona hemen Tekoa hiriko Amos artzainaren hitzak, Jaunak Israeli buruz agertu zizkionak, lurrikara baino bi urte lehenago, Judako errege Uzias zela, eta Israelgoa, berriz, Joaxen seme Jeroboam.

2. Hau zioen Amosek:Orro dagi Jaunak Siondik,deiadar Jerusalemdik;larreak galduak dira,Karmel gaina lehortua.

3. Honela dio Jaunak:«Damasko herriakgaiztakeriarik asko egin du,zein baino zein handiago.Eta beraz, zigortu egingo dut!Galaad erabat txikitu baitute,burdin arez bezala;

4. horregatik, su emango diotHazael errege-etxeari,eta suak irentsiko dituBen-Hadaden jauregiak.

5. Zatitu egingo ditutDamaskoko hiri-morroiloak,kendu Bikeat-Abendikburuzagia,kendu Bet-Edendikaginte-makila duena,eta Siriako herria Kir-eraerbesteratua izango da».Jaunak esan du.

6. Honela dio Jaunak:«Gaza herriakgaiztakeriarik asko egin du,zein baino zein handiago.Eta beraz, zigortu egingo dut!Herri osoak erbesteratu baititu,edomdarren esku uzteko;

7. horregatik, su emango dietGazako harresiei,eta bertako jauregiakirentsi egingo ditu.

8. Axdod hiritikkendu egingo dut buruzagia,Axkelondik aginte-makila duena;Ekron hiriaren aurkajasoko dut eskua,eta gainerako filistear apurrakgaldu egingo dira».Jainko Jaunak esan du.

9. Honela dio Jaunak:«Tiro herriakgaiztakeriarik asko egin du,zein baino zein handiago.Eta beraz, zigortu egingo dut!Jendetzak eman baitizkie gatibuedomdarrei,anaiarteko itun-hitzari eutsi gabe;

Irakurri kapitulu osoa Amos 1