Itun Zaharra

Itun Berria

Ageo 1:1-8 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Darioren erregealdiko bigarren urtean, seigarren hilaren lehen egunean, Ageo profetaren bitartez mintzatu zitzaien Jauna Xealtielen seme Zorobabel Judako gobernariari eta Jotzadaken seme Josue apaiz nagusiari.

2. Honela dio Jaun ahalguztidunak: «Nire etxea berriz eraikitzeko garaia ez dela heldu esaten du herri honek».

3. Hona, bada, Jaunak Ageo profetaren bidez eman zuen mezua:

4. «Eta etxe dotoreetan bizitzeko garaia ote da, bada, nire etxe hau lur jota dagoen bitartean?

5. Beraz, honela diotsuet nik, Jaun ahalguztidun honek: Egizue gogoeta zeuen egoeraz.

6. Asko ereiten duzue eta gutxi jasotzen. Jaten duzue, baina ez zarete betetzen. Edaten duzue, baina ez asetzen. Janzten zarete, baina ez berotzen. Poltsa zulatuan erortzen zaizkizue lanaren irabaziak.

7. «Beraz, honela diotsuet nik, Jaun ahalguztidunak: Egizue gogoeta zeuen egoeraz.

8. Igo mendira, ekarri egurra eta eraiki berriro nire etxea. Atsegin izango nuke hori, eta neure aintza agertuko nuke han.

Irakurri kapitulu osoa Ageo 1