Kapituluak

  1. 1

Itun Zaharra

Itun Berria

Abdias 1 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Hona hemen Jainko Jaunak Edomi buruz ematen duen mezua, Abdiasi agertu bezala.Jaunarengandiko deia entzun diogunazio artera bidalitakomandatariari:«Jaiki borrokara Edomen aurka!»

Jaunak Edom zigortuko

2. Hau dio Jaunak:«Horra nik zunazioetan ahulena bihurtu,guztientzat mespretxagarri.

3. Handiusteak engainatu zaitu.Harkaitz artean bizi zarela eta,leku garaietan kokatua zaudela eta,inork ezin zaituelalurrera bota uste duzu.

4. Arranoa bezalaaltxatuko bazina ere,habia izarretan egingo bazenu ere,bota egingo zintuzket handik.

5. «Lapurrek edo gau-harrapariek,zurean sartzen direlarik,nahi dutena besterikez dute eramaten.Mahats-biltzaileek,zure mahastira datozelarik,gutxienez hondarrakuzten dituzte.Zu, ordea,erabat erraustua izango zara!

6. Oi zuek, Esauren ondorengook!Bazter guztiak miatuko dizkizueteeta aberastasunak harrapatuko.

7. Itun-lagunekkanpora botatzen zaituztezeure lurraldetik,zurekin bakean zeudenekiruzur egineta azpian hartzen zaituzte,mahaikide zenituenektranpa jartzen dizute hankapean.“Galdua du zuhurtzia”, diote zutaz.

8. Bai, zigor-egunean—hala diot nik, Jaunak—galdu egingo ditutEdomgo jakintsuak,Esauren lurraldeko zuhurrak.

9. Temango gudariakizuak hartuko ditu,Esauren lurraldeanez da inor bizirik geldituko.

Zergatik zigortu Jaunak Edom

10. «Zeure senideak,Jakoben ondorengoak,gogorki erabili baitituzu eta hil,lotsak estaliko zaitu,behin betiko egingo du zureak.

11. Han zinen zu ere egun hartan,atzerritarrek Israelgo gudarosteapreso hartu zutenean,ateetan barrena sarturik,Jerusalem zotz egineta banatu zutenean.Haiekin bat eginazeunden zu ere!

12. «Ez gozatu zeure anaienezbehar-egunean!Ez poztuJudako jendearen bizkarretik,haren hondamendi-egunean!Ez egin irriberaren estualdi-egunean!

13. Ez sartu nire herriko hiriburuanharen zoritxar-egunean!Ez gozatu, zu behintzat,haren atsekabeazberaren zoritxar-egunean!Ez ezarri eskurik haren ondasuneiberaren zoritxar-egunean!

14. Ez egon zain irteeran,ihesi doazenak hiltzeko.Ez eman etsaiari bizirik geldituakestualdi-egunean!

Jainkoak nazioak zigortuko

15. «Bai, gainean da nik, Jaunak,nazio guztiakzigortuko ditudan eguna.Edom, zeuk besteei eginaegingo zaizu zeuri.Zure egiteen ordainalepora botako dizute.

16. Bai, zuek, israeldarrok,nire mendi santuanzigor-kopatik edan zenuten bezala,hala beharko dute edannazio guztiek etengabe,azken hondarreraino edan ere.Eta aztarnarik utzi gabegalduko dira.

Israelen garaipena

17. «Baina Sion mendian izango dirabizirik geldituak,eta toki santu izango dahura berriro.Jakoben ondorengoekberriro eskuratuko duteberen lurraren jabegoa.

18. Jakoben ondorengoaksu izango dira,Joserenak gar;Esaurenak, berriz, lasto.Lastoa suak hartuko dueta irentsiko.Eta Esauren ondorengorikez da bizirik aterako».Jaunak esan du.

19. Negeveko israeldarrek Esauren lurraldea hartuko dute; Lautadakoek Filistea, baita Efraim eta Samariako lurraldeak ere. Benjamindarrek Galaad hartuko dute.

20. Ipar Israelgo erbesteratuen gudarosteak kanaandarren lurra hartuko du Sareptaraino. Eta Jerusalemgo erbesteratuek, Sefaraden bizi direnek, Negeveko hiriak hartuko dituzte.

21. Garaile igoko dira Sion mendira, eta Esauren lurraldean agintea ezarriko dute.Eta Jauna izango da errege!