Itun Zaharra

Itun Berria

2 Samuel 8:15-18 Elizen Arteko Biblia (EAB)

15. Israel osoaren errege izan zen David, eta zuzenbidez agintzen zuen bere herri osoan.

16. Joab, Tzeruiaren semea, zuen gudalburu; Josafat, Ahiluden semea, agirizain;

17. Tzadok, Ahituben semea eta Ahimelek, Abiatarren semea, apaiz; eta Seraias idazkari;

18. Benaias, Joiadaren semea, keretarren eta peletarren buruzagi. Daviden semeak, berriz, apaiz ziren.

Irakurri kapitulu osoa 2 Samuel 8