Itun Zaharra

Itun Berria

2 Samuel 8:1-5 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Gerora, Davidek menderatu egin zituen filistearrak, eta beren nagusigoa kendu zien.

2. Jo zituen moabdarrak ere, eta hirutatik bi hilarazi zituen, eta bat bakarrik utzi bizirik. Moabdarrak Daviden menpeko eta zergapeko egin ziren.

3. Tzobako errege Hadadezer, Rehoben semea, ere jo zuen Davidek, hura Eufrates ibai ingurua eskuratzera zihoalarik.

4. Mila eta zazpiehun zaldizko eta hogei mila oinezko atzeman zizkion; zalditeria osoari hanka-zainak ebaki zizkion, baina beretzat gorde zituen ehun guda-gurdi beren zaldiekin.

5. Damaskoko siriarrak Tzobako errege Hadadezerri laguntzera heldu ziren; baina Davidek hogeita bi mila gizon siriar hil zituen.

Irakurri kapitulu osoa 2 Samuel 8