Itun Zaharra

Itun Berria

2 Samuel 5:11-20 Elizen Arteko Biblia (EAB)

11. Tiroko errege Hiram-ek mandatariak bidali zizkion Davidi, zedro-zura, zurginak eta harginak berekin zeramatzatela. Eta jauregia eraiki zioten Davidi.

12. Horrela ohartu zen David, Jaunak Israelgo errege ezartzen zuela eta handi egiten ziola erregetza, Israel bere herriarengatik.

13. Hebrondik Jerusalemera etorri ondoren, beste emazte eta ohaide batzuk hartu zituen Davidek, eta beste zenbait seme-alaba jaio zitzaion.

14. Hona hemen, Jerusalemen sortu zitzaizkion semeen izenak: Xamua, Xobab, Natan, Salomon,

15. Ibhar, Elixua, Nefeg, Jafia,

16. Elixama, Eliada, Elifelet.

17. David Israelgo errege gantzutu zutela jakin bezain agudo, filistearrak Daviden bila igo ziren. Jakin zuen Davidek, eta gotorlekura jaitsi zen.

18. Filistearrak, hara heltzean, Refaim haranean zabaldu ziren.

19. Davidek kontsulta egin zion Jaunari:—Erasoko al diet filistearrei? Emango al dizkidazu eskura?Jaunak erantzun zion Davidi:—Bai, eraso! Emango dizkizut eskura filistearrak.

20. Etorri zen David Baal Peritzim deritzan tokira, eta ebaki-ebaki egin zituen filistearrak. Honela zioen: «Ebaki egin ditu Jaunak nire etsaiak, uholdeak ebakidura egin ohi duen bezala». Horregatik deritza toki hari Baal Peritzim, hau da, «Ebakiduren Jauna».

Irakurri kapitulu osoa 2 Samuel 5