Itun Zaharra

Itun Berria

2 Samuel 5:1-4 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Israelgo leinu guztiek Hebronera Davidengana bildu eta esan zioten: «Zeure odolekoak gaituzu gu ere.

2. Lehendanik, Saul gure errege zenean ere, zuk zenituen Israelen joan-etorriak gidatzen. Jaunak esana dizu: “Zuk gidatuko duzu ene herri Israel eta zu izanen zara israeldarren agintari”».

3. Etorri ziren, bada, israeldarren buruzagi guztiak Hebronera David erregeagana, eta hitzarmena egin zuen honek haiekin Jaunaren aurrean. Haiek Israelgo errege gantzutu zuten.

4. Hogeita hamar urte zituen Davidek errege izaten hasi zenean, eta berrogei urtez izan zen errege.

Irakurri kapitulu osoa 2 Samuel 5