Itun Zaharra

Itun Berria

2 Samuel 23:6-13 Elizen Arteko Biblia (EAB)

6. Maltzur-gaiztoak, aldiz,eskuan hartu gabebotatzen diren sasien antzeko,

7. ukitu behar dituenakburdina eta lantza-kirtenahartzen ditu,sutara bota eta erretzeko».

8. Hona hemen Daviden gudari adoretsuen izenak:Ix-Baal hakmondarra, hiru ausarten buruzagia; hau da, bere lantza astinduz, zortziehun gizonen gainera oldartu eta denak batera hil zituen Adino etznetarra.

9. Honen ondoren Eleazar, Dodo ahohitarraren semea. Davidekin batera ziren hiru gudari adoretsuen artean zegoen hau ere, gudurako bilduak ziren filistearrei erronka egin zietenean. Israeldarrek atzera egin zuten,

10. baina hark tinko eutsi zion eta eskua, nekearen nekez, ezpatari itsatsia gelditu zitzaion arte jo zituen filistearrak. Egun hartan garaipen handia lortu zuen Jaunak. Jendea etorri zen berriro Eleazarrengana, baina harrapakinak hartzera bakarrik.

11. Honen ondoren, Xama, Age-ren semea, harartarra. Bilduak ziren filistearrak Lehi-n, eta jendea ihes egina zen filistearren aurretik. Bazen han dilista-sail bat.

12. Sailaren erdian tinkaturik, Xamak defendatu egin zuen sail hura, filistearrak hilez. Garaipen handia lortu zuen Jaunak.

13. Uztaroan, gudari ausarten hiru buruzagi Davidengana etorri ziren Adulamgo leizera. Filistear gudari-talde bat refatarren haranean zegoen etxolatua.

Irakurri kapitulu osoa 2 Samuel 23