Itun Zaharra

Itun Berria

2 Samuel 16:7-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

7. Ximeik honela zioen, erregea madarikatuz:—Alde, alde hemendik, odolzale eta maltzur-gaizto hori!

8. Saulen etxean isuri zenuen odol guztiaren ordaina eman dizu Jaunak! Erregetza kendu zenion, orain Jaunak zure seme Absalomi eman dio erregetza. Gaiztakeria hutsa zara, hiltzaile hori!

9. Tzeruiaren seme Abixaik esan zion erregeari:—Horrela madarikatu behar ote du zakur galdu horrek ene errege jauna? Uztazu joaten, eta lepoa moztuko diot.

10. Erregeak, aldiz:—Hau ez da zuen arazoa, Tzeruiaren semeok. David madarikatzeko Jaunak agindu badio, nor ausartu «Zergatik ari haiz horrela» esatera?

Irakurri kapitulu osoa 2 Samuel 16