Itun Zaharra

Itun Berria

2 Samuel 12:28-31 Elizen Arteko Biblia (EAB)

28. Bil ezazu gainerako gudarostea, inguratu hiria eta hartu. Ez dadila gerta, nik hartu eta hiriari nire izena ezartzea».

29. Bildu zuen, beraz, Davidek gudaroste osoa, Rabaren aurka joan, eraso eta hartu zuen.

30. Kendu zioten buru gainetik amondarren jainko Milkomi urrezko koroa harribitxiduna —hogeita hamabost kilo pisatzen zuen—, eta Davidi ezarri zioten harribitxia buruan. Harrapakin ugari eraman zuen hiri hartatik.

31. Gero, hango jendea irtenarazi eta zerraz, burdinazko pikotxaz eta burdinazko aizkoraz lan egitera behartu zuen, eta adreilugintzara eraman. Horixe bera egin zuen amondarren hiri guztietan. Ondoren, David Jerusalemera itzuli zen bere gudaroste osoarekin.

Irakurri kapitulu osoa 2 Samuel 12